Partaideak

Atzera egiteko


GORATU saioek zenbait interes-talderi laguntzen diete adimen urritasuna duten pertsonak hobeto ezagutzen. Horretarako, saioak talde bakoitzaren adin eta interesetara egokitzen dira. Adibidez, Lehen Hezkuntzako ikasleekin hormairudiak egiten ditugu, geroago ikastetxean aurkeztuko direnak; Lanbide Heziketako ikasleei beren etorkizuneko jarduera profesionalean izango dituzten inplikazio praktikoez hausnartzen laguntzen diegu ; familiakoen taldeetan pistak ematen saiatzen gara gu autonomoagoak izaten laguntzeko, etab.