Enara Martínez Atucha
Enara deitzen naiz. Bilbon bizi naiz. 31 urte ditut. Lagunekin eta bikotekidearekin egotea gustatzen zait. Goratu Programan parte hartzea gustatzen zait gauza asko ikasteko eta gero beste pertsonei ere irakasteko.
Ibai Oriza Cadenas
Ibai naiz. 34 urte ditut. Lantegi Batuak-en egiten dut lan. Bilboko Athletic zale amorratua naiz, partidak ikustea gustatzen zait. Mendira joatea eta igeri egitea ere gustatzen zait. Goratu Programan eman nuen izena gauza berriak ikasteko.
Conchi Basabe
Conchi naiz eta 55 urte ditut. Irakurtzea eta gurutze-puntua egitea gustatzen zait. Etxeko lana elkarbanatzen dut eta Gorabideko aisialdi-begiralea naiz. Niretzat Goratu aurrera jarraitzeko motibazioa da. Bada ere aukera bat jendeak adimen urritasuna duten pertsonak nola tratatzen jakiteko.
Federico Gil Aizpuru
Fede naiz eta 53 urte ditut. Paseatzea eta mendira joatea dut gustuko. Lantegi Batuak-en egiten dut lan. Niretzat Goratu adimen urritasuna dugun pertsonok gizarteari nolakoak garen adierazteko balio duen proiektua da.
Francisco González Jiménez
Patxi deitzen naiz eta 54 urte ditut. Gaur egun PHHn (Pertsona Helduen Hezkuntza) ikasten dut. Irakurtzea, idaztea eta margotzea gustatzen zait. Niretzat Goratu gu garatzeko eta gizarteratzeko proiektua da.
Juan Cruz Baranda San José
Juantxu deitzen didate eta 50 urte ditut. Fede eta Ramonekin ibiltzea gustatzen zait. Lantegi Batuak-en egiten dut lan eta Goratun asko ikasten ari naiz.
Begoña Martín Clemente
Bego naiz, 54 urte ditut, Portugaletekoa naiz eta orain Sopuertako Gorabideren Egoitza batean bizi naiz. Athletic-zalea naiz, hizki-zopa egitea gustatzen zait, Tabletarekin aritzea eta nire lagunekin zerbait hartzea. Nire Tablet-aren komunikagailua erabiltzea gustatzen zait. Erresagoa egiten zait ulertzen nautenean eta berezi sentiarazten nau ere.
Gorabideko Laguntzako Pertsonak
Gorabideko hainbat profesionalek Goratu taldea laguntzen dute saioen prestaketa eta garapenean.
Cookie-en politika onartu behar duzu edukia ikusteko.