Adimen urritasuna duten pertsonekin ikasiz

Adimen desgaitasuna duten pertsonei buruz hitz egiten dugun adimen desgaitasuna dugunok gara. Honela eraiki dugu Goratu Egitaraua.

Goratu Egitarauak gizarteak gu hobeto ezagutzea bideratzen du. Horretarako, informaziorako mintzaldiak eta sentsibilizaziorako saioak emateko gaitu gara.

Gizartea inklusiboagoa izaten lagundu nahi dugu; eta modu aktibo batean egin nahi dugu, geure ahotsaz.

Entzun iezaguzu kontatzeko gauza garrantzitsu asko dauzkagulako: adimen desgaitasunari buruzko ez liburuetan ez eskuliburuetan dagoena azaldu nahi dugu.

Elkarbanatu nahi dugu kezkatzen gaituena, mugiarazten gaituena, hazten laguntzen gaituena. Adierazi nahi dugu gure bizitza gero eta gureagoa izateko aukera gehiago behar ditugula, bere kalitatea gero eta hobea izateko.

Badakizu Gorabideren egitarauari esker orain hobeto ezagutzen dugula geure burua ?