Autodeterminazioa

  1. Autodeterminazioa: Neure erabakiak hartzen ditut

    Cookie-en politika onartu behar duzu edukia ikusteko.

    "Neure ideiak defendatu"
  2. GORATU 2.0 – Autodeterminazioa (gara)

    Cookie-en politika onartu behar duzu edukia ikusteko.

    "Gure ahalmenak eta mugak ditugu"

Autodeterminazioa: neure erabakiak hartzea

Neure erabakiak hartzen ditut. Aukeratu ahal dut, adibidez, non bizi naizen, norekin, nora noan oporretan, norekin irteten naizen eta norekin ematen dudan nire aisialdia, norekin elkarbanatzen dudan nire gela, non egiten dudan lan edo zeintzuk gauza egin nahi ditudan nire bizitzan. Adierazi ahal dut desiratu eta sentitzen dudana. Badakit zertan naizen trebea eta zertan hobetu behar dudan.

Nire autodeterminazioa aztertzeko, honako hau izaten dut kontutan:

  • Neure helburu eta xedeak dauzkat.
  • Niretzat garrantzitsua den zerbait egiteko asmoa dut. Badakit zer gustatzen zaidan eta zer dudan nahiago.
  • Badakit zer den ona niretzat eta zer komeni zaidan.
  • Nire eguneroko bizitzan neure erabakiak hartzen ditut.
  • Banaiz nire kabuz gauzak egiteko gai eta badakit nire buruaz arduratzen.
  • Beste pertsonekin neure eskubideei buruz hitz egiten dut.