Eskubideak

  1. Desberdinak gara eta eskubide berak ditugu

    Cookie-en politika onartu behar duzu edukia ikusteko.

    “Beste pertsonak bezala ni ere baloratzea nahi dut”

Eskubideak: besteak bezalakoa izatea

Jendeak pertsona gisa baloratzen nau eta besteak bezala tratatzen nau. Nire iritzi eta desioak izan ahal ditut. Adibidez, nire iritzia eman ahal dut jan nahi dudanaz, nora joan nahi dudan, nola pasatu nahi dudan ondo edo norekin egon nahi dudan. Jendeak nire izaera, nire iritziak eta desioak errespetatzen dituela sentitzen dut. Sentitzen dut ere jendeak nire intimitateari begirunea erakusten diola. Nire eskubideak ezagutzen ditut eta badakit nola eskatu ahal ditudan. Nire betebeharrak ere ezagutzen ditu.

Nire eskubideak nola dauden aztertzeko, honako hau izaten dut kontutan:

  • Neure tokia daukat eta beste pertsonek errespetatzen dute. Nire gela eta neure gauzak, adibidez.
  • Jendeak begirunez tratatzen nauela sentitzen dut. Nire lankideak eta laguntzaileak, adibidez.
  • Nire eskubideak ezagutzen ditut eta jendeari hauek errespetatzea eskatzen diot.
  • Nire ardura eta betebeharrak ezagutzen ditut eta zaintzen ditut. Adibidez, denon lekuak zaintzea, jendea begirunez tratatzea eta dagozkidan eginbeharrak betetzea.