Ongizate fisikoa

  1. osasuna izatea eta nire buruaz arduratzea

    Ongizate fisikoa

    Cookie-en politika onartu behar duzu edukia ikusteko.

    "Kasu egiten diot doktoreari, beti hartzen dut medikazioa” [ordezko komunikazioaren erreminta baten bidez lortutako adierazpena]

Ongizate fisikoa: osasuna izatea eta nire buruaz arduratzea

Osasuntsua naiz eta sasoian nago. Janari osasungarriak jaten ditut eta ondo sentitzen naiz. Kirola egiten dut. Ez nago ez minduta ez gaizorik. Badaukat behar dudan medikuntza-arreta. Bizimodu osasuntsua daukat.

Nire ongizate fisikoa aztertzeko, honako hau izaten dut kontutan:

  • Ondo egiten dut lo.
  • On egiten didan gustuko janaria jaten dut.
  • Osasuntsu eta indartsu sentitzen naiz.
  • Gaizorik banago, laguntza jasotzen dut, anbulatoriora edo ospitalera joaten naiz.
  • Egunean zehar, jarduera desberdinetan aritzen naiz: paseatzen, lanean edo kirola egiten. Honez gain, nire itxura ere zaintzen dut: dutxatu eta orrazten naiz eta hortzak garbitzen ditut.
  • Beharrezko laguntzak dauzkat, adibidez: gurpil-aulki bat, eskorga bat, makulu bat, ordenagailu edo tablet bat.