Garapen pertsonala

  1. Garapen pertsonala: pertsona hobea izaten ikastea

    Garapen pertsonala

    Cookie-en politika onartu behar duzu edukia ikusteko.

    "Neure buruari ezartzen dizkiodan helburuak izatea"
  2. Gure ametsak elkarbanatuz lortutako garapen pertsonala

    Garapen pertsonala

    Cookie-en politika onartu behar duzu edukia ikusteko.

    "Ikasketak egin nahiko nituzkeen”

Garapen pertsonala: pertsona hobea izaten ikastea

Gauza berriak ikasi ahal ditut, adibidez, ordenagailua edo mugikorra erabiltzea, sukaldatzea, garbigailua jartzea, toki berri batera joatea ala lehen erabili ez ditudan hitzak. Badauzkat ikasteko behar ditudan laguntzak, aukerak eta erreztasunak.

Nire garapena nolakoa den aztertzeko, honako hau izaten dut kontutan:

  • Nire egunerokoan badakit zer kostatzen zaidan egiten: mugak.
  • Nire egunerokoan badakit zertan naizen trebea: abileziak.
  • Mugikorra, ordenagailua, tablet-a ala bestelako aparatuak erabili ahal ditut: teknologia berriak.
  • Zenbait kopurutan dirua erabili ahal dut.
  • Gauza, zeregin eta ekintza berriak ikasi ahal ditut.
  • Lanean zeregin berriak ikas ditzaket.
  • Beste pertsonekin komunikatu ahal naiz.
  • Badakit nola jokatu egoera askotan. Adibidez, badakit zer egin arazo bat baldin badaukat edo jende ezezagunarekin nagoenean.