Ongizate emozionala
Cookie-en politika onartu behar duzu edukia ikusteko.
"Zure buruarekin, familiarekin eta lagunekin ondo egotea."2.0 GORATU- Ongizate emozionala. Gure beldurrak aztertzen
Cookie-en politika onartu behar duzu edukia ikusteko.
"Gu bakarrik beldur ginela pentsatzen nuen"
Ongizate emozionala: ondo egotea zure buruarekin
Segurtasuna sentitzen dut, lasaitasuna eta erlaxazioa. Ez dut beti urduritasuna eta kezkak sentitzen. Adibidez, nire edo nire familiakoen osasunagatik, lanagatik edo eztabaidengatik. Alai nago, pozik sentitzen naiz eta gustatzen zait nolakoa naizen. Nire bizitzaz eta egunerokoaz gozatzen dut..
Nire ongizate emozionala aztertzeko, honako hau daukat kontutan:
- Nire buruarekin gustura nago, ondo sentitzen naiz gehienetan, gustatzen zait nolakoa naizen.
- Gehienetan alai eta baikor nago eta lasai sentitzen naiz.
- Ez dut pentsatzen gerta daitezkeen gauza txarretan.
- Gertatzen zaizkidan gauza onez konturatzen naiz.